2022ko Oizeko erronkan parte hartzeko izena eman daiteke
Ekainaren 11an egingo dute txirrindularitza lasterketa.
Aixerrotape Txirrindulari Elkarteak, Oizeko erronka prest dauka datorren urterako. XII. Jabi Amorrortu Martxa Zikloturistaren barruan egingo dute proba, ekainaren 11an [zapatua], eta atzo zabaldu zuten izen ematea.
Rock the sport plataformaren bidez izena eman behar da. Abenduaren 15etik urtarrilaren 30a bitartean izena ematen duten federatuek 32 euro ordaindu behar dituzte (mailota barne), eta federatuta ez daudenek 38 euro (mailota barne). Urtarrilaren 31tik martxoaren 13ra, 38 euro ordainduko dute federatuek eta federatu gabeek 44 euro, eta martxoaren 14tik maiatzaren 1era, berriz, 44 euro eta 50 euro ordainduko dituzte, hurrenez hurren.
2022an ere hiru ibilbide egongo dira aukeran. Oizeko erronka deritzona 162 kilometro lasterketa da (3.200 m-ko desnibela). Beste biak 128 km-ko (2.000 m-ko desnibela) eta 75km-ko probak dira (1.000 m-ko desnibela).