Turismo Bulegoaren kudeaketa aurreratua saritu dute berriro
Turismo Bulegoak "kudeaketa lan handia" egin duela azpimarratu eta langileen "lan ona" goraipatu dute Euskaliteko teknikariek.
Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak Eusko Jaurlaritzak ematen duen Kudeaketa Aurreratuaren Diploma berritu du, 2016an lehenengoz lortu zuena. Euskaliteko Ebaluazio Klubeko tenikariek nabarmendu dute, Turismo Bulegoak “kudeaketa lan handia” egin duela: “Lan handia egin dut. Turismo Kalitateko Q arauen arabera hasieran, European Foundation for Quality Management (EFQM) autoebaluazio eredua erabilita gero, eta Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren alde gaur egun”.
Era berean, nabarmendu dute langileek “lan ona” egiten dutela zerbitzuak hobetzeko eta erabateko orientazioa ematen dieleta bezero eta turistei, “betiere jardueraren jarraipenarekin lotutako prozedura, jarraibide, eskuliburu, eta adierazleetan oinarrituta”.
Akreditazio dokumentuak Euskaliteren kanpoko kontraste zerbitzua jasotzen duten eta kudeaketa aurreratua garatzeko konpromisoa duten enpresak aintzatesten ditu. Izan ere, Euskaliteren helburua da enpresa zein elkarteen kudeaketa hobetzea eta euren lehikortasuna handitzeko irizpideak ematea. “Erakunde aurreratu batek berrikuntzarako helburuak eta estrategia definitzen ditu, eta ideia eta proiektu berritzaileak kudeatzen ditu horiek gauzatzeko”, nabarmendu dute turismo erakundekoek.
Aintzindari. Gernika-Lumoko Turismo Bulegoko arduradunek adierazi dutenez, bulegoa “aitzindari” izan da zerbitzu berriak martxan jartzeko lankidetza publiko eta pribatuak sustatzeko momentuan. Esate baterako, 2004an museoetarako txartel bakarra sortu zuten, behatoki turistikoa bultzatu dute, Pintxo ibilbidea antolatzen dute, eta ostalaritza gida osatu edota Turismo Mahaia sortu dituzte udalerrian.