Osasun ziurtagiriaren derrigortasuna gune gehiagotara zabaldu dute
Bihar bertan sartuko da indarrean osasun etxeerata, kiroldegi eta kirol instalazioetara, taberna eta jatetxe denetara, zahar etxeetara eta kultur gune itxietara sartzeko ziurtagiria eskatzeko araua
COVID ziurtagiria gune berrietan eskatzeko auzitegiaren baimena jaso du Eusko Jaurlaritzak. Hain zuzen, aurrerantzean osasun ziurtagiria erakutsi beharko da osasun etxe eta ospitaleetara, zahar etxeetara, kirol instalazio eta kiroldegietara, kontzertuak edo kultur ekintzak egiten diren espazio itxietara sartzeko.
Gainera, ziurtagiri hori eskatuko dute jatetxe eta taberna denetan. Salbuespen bakarra jarri dio auzitegiak Jaurlaritzaren eskariari: kirol instalazio irekietan ezingo du derrigortasun hori ezarri. Hori dela eta, gobernuak osasun neurriak zorrotz betetzeko eskatu die kirol talde eta elkarteei.
Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren esanetan, “Albiste ona da, beste tresna bat ematen baitigu, topaketak egin ohi ditugun eta kutsatzeak areagotzen diren tokietan segurtasuna indartzeko”.
Araua bihar bertan sartuko da indarrean.