Iluntzarren eta Ogoñon jaiotzak ipiniko dituzte asteburuan
Tradizioa mantenduz, Gernika-Lumoko Goi Zale Mendi Taldekoak Iluntzarrera joango dira domekan [abenduak 19], eta Elantxobeko Atxurkulu Mendi Taldekoek, berriz, Ogoñon ipiniko dute jaiotza, zapatuan [abenduak 18].
Beste urte batez, Elantxobeko Atxurkulu Mendi Taldekoak Talaierura joango dira jaiotza ipintzera. Zapatuan [abenduak 18] 11:30ean irtengo dira Ogoñorantza, eta 13:30ean Elizabarrin luntxean batuko dira.
Bi ibilbide egingo dituzte. Ibilbide luzea (GR-123) 4,4 km-koa da, eta laburra, berriz, 2,2 km-koa.
Gernika-Lumoko Goi Zale Mendi Taldekoak Nabarnizeko Iluntzarren ipiniko dute jaiotza. 09:00etan irtengo dira Gernika-Lumoko autobus geltokitik. Eguena (abenduak 16) da izena emateko azkenengo eguna. Horretarako, 94-625 84 78 telefono zenbakira deitu daiteke, edo bestela, eguenean bertan taldearen egoitzara (Pedro Elejalde, 8) bertaratu, 20:00etatik 21:00etara.