Bermeoko Udalak Gorputza eta Burua martxan programak eskaintzen jarraituko du
Horietan parte hartzeko interesa daukaten herritarrek abenduaren 23a orduko eman beharko dute izena.
Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Sailak zahartze aktiboa sustatzea helburu duten Gorputza martxan eta Burua martxan programak eskainiko ditu 2022an ere. Gogora ekarri dutenez, bi programa horietan parte hartzea doakoa da.
Gorputza martxan eta Burua martxan programetan 55 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal dute. Lehenengo programaren kasuan, galera fisikoa ekidin gura da, bigarrenean, aldiz, galera kognitiboa.
Plazak mugatuak dira bietan. Horregatik, interesa daukaten herritarrek abenduaren 23a (eguena) baino lehen izena eman behar dute. 675 916 856 telefono zenbakira deitu beharko da, astelehenetik barikura bitartean, 09:15etik 14:15era. Ondoren, abenduaren 27an zozketa egingo dute. Jakitera eman dutenez, lehentasuna izango dute 75 urtetik gorako herritarrek, menpekotasun egoera gradu bat dutenek edo senitartekoren baten jagole direnek.
24 pertsonek parte hartu ahalko dute Burua Martxan programan, bi taldetan banatuta. Aipatu programan parte hartzeko ezingo da buruko gaixotasunik eduki. Astean bi saio eduki dituzte, astelehenetan eta eguaztenetan, saio bakoitza ordu eta erdikoa.
Gorputza Martxan programan, berriz, 60 pertsonek parte hartzeko aukera izango dute, lau taldetan banatuta, eta ezingo dute gaixotasun fisiko larririk izan. Astean ordu bateko bi saio egingo ditu talde bakoitzak.