Lurgaiak lursail berria berreskuratuko du Ibarrangelun
Merru auzoan egingo dituzte berreskuratze lanak, Eatik oso gertu. Hilaren 16rako ipini dute hitzordua, 09:30ean.
Lurgaia fundazioa lursail berri batean hasiko da lanean, Ibarrangelun. Beraiu berreskuratzen hasteko asmoz, hitzordua ipini du abenduaren 16rako. Hain zuzen, Ibarrangeluko Merru auzoan dagoen lursail bat dela jakinarazi du Lurgaiak, Eatik oso gertu.