11 eta 9 urte artekoak txertatzen hasiko da Osakidetza
Hilaren 15ean hasiko dira txertoak jartzen, osasun etxeetan. Dosi gehiago jaso ahala, deia gainerako umeei zabaltzen joango dela esan dute.
Abenduaren 15ean hasiko da Osakidetza 5 eta 11 urte arteko umeei txertoa jartzen; hain zuzen ere, 11 eta 9 urte artekoekin hasiko du kanpaina. Osasun etxeetan jarriko diete txertoa haurrei, eta hitzordua Osakidetzaren web orrialdearen bitartez hartu beharko dute gurasoek, martitzen arratsaldetik aurrera.
Umeen txertaketa kanpaina apurka-apurka egingo du Osakidetzak, eta, guztira, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 145.000 umegana heltzea du helburu. Astelehenean Pfizer txertoaren 60.000 dosi harztea espero du Osakidetzak. Helduei ematen zaien berdina izzngo da, baina dosi txikiagoa. Aurerrantzean, dosi gehiago hartu ahala, txertaketa kanpaina adinez gazteagoak direnei zabalduko dute.