Bederatziurrena prestatzeko elkartuko dira marijesiak barikuan
20:00etatik 21:00etara Andra Maria eleizan jarri dute entseatzeko hitzordua.
Gabonak aurreko bederatziurrena prestatzeko batuko dira Gernika-Lumoko Marijesiak barikuan. 20:00etatik 21:00etara Andra Maria eleizan jarri dute entseatzeko hitzordua.
Iaz ez bezala, ibilian-ibilian kantatuko dute aurten, distantziak mantenduta eta maskara jantzita. Iazkoa berezia izan zen; izan ere, ez zen marijesien betiko errondarik egon, leku zehatzetan kantatuko zuten, geldi-geldian, distantzia gordeta eta maskara jantzita.
Tradizioa jarraituz, Gabon aurreko bederatziurrena beteko dute beste urte batez. Abenduaren 16ko goizaldean hasi, eta abenduaren 24a bitartean, egunero kantuan aterako dira, goizaldean. Aldez aurretik, egun bakoitzean egingo duten erronda eta kantatuko dituzten koplak zehaztuta izango dituzte.