Espainiako banakako kros txapelketan 18. egin du Alluitz de Bilbaok
16 urtez azpiko euskal selekzioarekin lehiatu du txapelketa kortezubitarrak.
Alluitz de Bilbaok marka ona lortu du abenduaren 5ean Oviedon lehiatu den Espainiako kros txapelketan. Banakako modalitetatean parte hartu du, euskal selekzioarekin. Hala, 16 urtez azpiko kategorian 18. postua lortu du atleta kortezubitarrak; 9 minutu eta 26 segundutan egin ditu lasterketako 2.650 metroak. Gainera, euskal ordezkarien artean bera izan da lehena lasterketa amaitzen.
De Bilbao oso pozik agertu da bai euskal selekzioarekin parte hartzeagatik zein lasterketan erakutsitako mailagatik ere: “Pozarren nago hemen bizi izan dudanarekin, eta karrera dotorea eta postu ona egin ditudala uste dut”.
Hurrengo asteburuan ere hitzordu garrantzitsua du Amurrion jokatuko den Euskadiko banakako kros txapelketan. Izan ere, 16 urtetik beherakoen kategoriako onenen artean egoteko hautagaia da De Bilbao. Diana Ilau gernikarra eta mutiletan Aimar Zugazaga ere Amurrion lehiatuko dute. Horrez gain, Gernika Atletismo Taldeak taldeka parte hartuko du 18 urtez azpikoen mailan, bai nesken zein metilekoen kategorian.