Azken egunotan Busturialdeko egoera epidemiologikoak hobera egin du
Abenduaren 2tik abenduaren 5era, 49 positibo zenbatu dituzte, eta 14 udalerri daude eremu gorrian, joan den eguenean baino bi udalerri gutxiago. Eremu gorrian egonda ere, Busturian, Ean, Elantxoben, Ereñon, Ibarrangelun eta Sukarrietan ez da positiborik egon azken egunetan.
Abenduaren 2tik abenduaren 5era, COVID-19aren 49 positibo zenbatu dituzte Busturialdean: 22 Gernika-Lumon, 15 Bermeon, 3 Mundakan, bina Ajangizen, Arratzun eta Morgan eta bana Errigoitin, Muruetan eta Muxikan. Azaroaren 29tik abenduaren 1era COVID-19aren 53 positibo zenbatu zituzten Busturialdean.
Joan den eguenean 16 ziren 150 intzidentzia tasa baino altuagoa zeukaten udalerriak. Gaur zabaldu dituzten datuen arabera, berriz, 14 dira eremu gorrian dauden Busturialdeko udalerriak: Ajangiz (1363,64), Arratzu (975,61), Bermeo (413,96), Busturia (184,96), Ea (478,47), Elantxobe (280,11), Ereño (362,32), Errigoiti (612,24), Gernika-Lumo (559,26), Ibarrangelu (161,03), Mundaka (325,56), Murueta (643,09) eta Sukarrieta (299,40).
Kortezubi eta Mendata eremu gorrian zeuden eguenean, eta berdean daude gaur.
Eremu gorrian egonda ere, azkenengo lau egunetan positiborik ez dute zenbatu Busturian, Ean, Elantxoben, Ereñon, Ibarrangelun eta Sukarrietan. 14 eguneko intzidentzia metatua kontuan hartzen dutelako daude aipatu udalerriak eremu gorrian.
Bizkai, Araba eta Gipuzkoan, hala ere, datuak okerrera egin dute. Intzidentzia metatua 724 kasukoa da eta 70 pertsona daude ZIUetan, Osasun sailak jakinarazi duenez.