Euskararen Eguna ospatzeko arratsalde betea daukate Busturian
Eguraldiagatik Altamirako tenis pistetan ari dira Euskararen Eguna ospatzen.
Ikasleek eta zenbait gurasok asteon ikasitako dantza batekin hasi dituzte Euskararen Eguneko ospakizunak Busturian, eta asteon udalean onartu duten Eudelen adierazpen instituzionala irakurri dute horren ostean. Ondoren eskulanak egiten jarraitu dute. Hala ere, iluntera bitartean beste hainbeste jarduera dauzkate. Altamirako tenis pistetan batuta daude, eguraldiagatik.
Gazteak errimak sortzen inprobisazio tailerra ere badaukate gaur Xsakara eta Milekoren eskutik, Altamirako kultur etxean.
Txokolatea ere ari dira prestatzen, arratsalde hotzari aurre egiteko.