Euskal doinuez bete dute Merkatu plaza
'Euskal Lorratzak' kantaldiak euskararen aldeko doinuak plazaratu ditu beste urte batez. Segundo Olatea Musika Eskolako gaztetxoek eta Urdaibai Kantaguneko kideek musikatu zuten atzoko goiza.
Euskararen Eguna da abenduaren 3a, eta euskararen erabilera bultzatzearen alde egingo dute aurten ere Gernika-Lumon. Hori dela eta, Euskararen Egunaren atarian ohiko bihurtu denĀ Euskal Lorratzak kantadiak euskararen aldeko doinuekin bete zuen atzo Merkatu plaza.
12:00etan hasi eta 13:00ak bitartean, euskal kantu ezagunek hartu zuten plaza. Horiek musikatzeaz arduratu ziren Urdaibai Kantaguneko kideak eta Segundo Olaeta Musika Eskolako musikari gaztetxoak.
Euriari aurre egiteko eta giro bikainean elkartzeko aukera paregabea izan zen atzo udalerriko Merkatu plaza. Astelehenetan baserritarren babesgune izaten dena eszenatoki bihurtu zuten atzokoan.