Aldundiak berriro itxi du Gaztelugatxeko Ermu eta Lurgorri arteko bidea
"Eguraldiak hobera egin eta eurite handiak gutxitu arte" egongo da itxita tartea.
Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelegutxen lur-jausiak gertatzeko arriskua dagoen egoeretan ezarritako segurtasun protokoloa aktibatu du berriro, eta Ermu eta Lurgorri arteko sarbidea “segurtasunagatik” itxi du.
Jakinarazi dutenez, 24 ordutan 40 litro pilatu dira eta astean, berriz, 95 litro. Azaroaren 2tik izandako prezipitazio handien ondorioz, aldi baterako itxiera luzatzea erabaki du foru aldundiak, “eguraldiak hobera egin eta eurite handiak gutxitu arte”.
Azaroaren 6an zarratu zuten lehenengoz Ermu eta Lurgorri arteko bidea, eta astebete beranduago zabaldu zuten. Gaztelugatxeko mendi hegalaren egoerari buruzko jarraipena egiten du aldundiak, eta segurtasun protokolo horren ondorioz hartu du Ermu eta Lurgorri arteko sarbidea izteko erabakia, berriro.
Segurtasun protokoloaren jarraipen hori urtarrilean baselizara sartzeko eskaileren aurreko plataformatik gertuen dagoen eremuan lur jausi handia gertatu zenetik egiten dute. Orain arte, segurtasun protokoloa abian jarri zenetik, ez da azken hilabeteko bezalako prezipitazio handirik izan.