Urdaibain herritarrek zelan bizi gura duten aztertzeko saioa egingo dute
Urdaibain herritarrek zelan bizi gura duten hausnartzen jarraitu gura du Gernika Gogoratuzek. Horretarako, saioa prestatu dute martitzenerako. Bertaratzeko izena ematea eskatu dute.
Urdaibain herritarrek zelan bizi eta parte hartu gura duten pentsatzen eta hausnartzen jarraitu gura du Gernika Gogoratuzek. Horretarako saioa antolatu du martitzenerako, Astran. 18:00etatik 20:00etara bitarteko hitzordua zehaztu dute.
Batzarrean, Urdaibain eta eskualdean atzemandako desberdintasunei, ekonomiari, ingurumenari, kulturari eta gazteriari buruz berba egingo dute, eta ahalik eta herritar gehienen parte hartzea gura dute.
Saiora joateko deia egin dute antolatzaileek, baina aurretiaz izena emateko eskatu dute. Horretarako itxasobengoetxea@gernikagogoratuz.org helbidera idazteko eskatu dute. Gero, izen ematea berresten duen emaila jasoko dute.