Emakume enpresarien lana, balioan
Emakume enpresarien lana goraipatu zuten zapatuan Gernika-Lumoko Udalak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek.
Emakume enpresarien lana balioan jarri zuten zapatuan Gernika-Lumoko Udal ordezkari zein Batzarretxeko ordezkariek.
Arlo profesionalean eta enpresa arloan emakumeek duten lidergoaz, eta emakumeen talentuaren kudeaketaz berba egin zuten Gernika-Lumoko Udalaren Berdintasun sailak antolatutako lan topaketan.
Emakume Zuzendarien eta Enpresarien Federazioko kideak (FEDEPE) eta XXI. Mendeko Emakumeen Elkarteko kideak batu ziren Elai Alai aretoan, eta emakumeek arlo profesionalean egiten duten lanaz aritu ziren. Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkateak emakume horien lana goraipatu zuen eta bertaratutakoei oroigarri bat eman zien.
Gernika-Lumoko Udal ordezkariez gain, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak XXI. Mendeko Emakumeen Elkarteko kideak eta barikuan Bilboko bigarren goi bilera nazionalean batu ziren FEDEPE Espainiako Estatu osoko emakume zuzendari eta enpresarien federazioko 30 kide hartu zituen Batzarretxean. Bertan, emakume enpresariek dituzten hainbat erronka eztabaidatu zituzten; tartean, iraultza teknologikoari, jasangarritasunari eta aniztasunari, iraultza eletrikoari eta osasunari buruz aritu ziren.