Aurtengo marijesiak antolatzeko batzarra, barikuan
Elai Alai aretoan elkartuko dira, 19:00etatik 20:00etara bitartean. Aurtengo marijesien betebeharrak finkatzeko batzarra izango da.
Gernika-Lumoko Marijesiak abenduko kantaldi saioak prestatzen hasiko dira barikuan (azaroak 26). Hain zuzen, Elai Alai aretoan elkartuko dira, 19:00etatik 20:00etara bitartean.
Beste urte batez, Gernika-Lumoko kaleak tradizioz betetzeko asmoa dute marijesiek. Gabon aurreko bederatziurrenean herriko kaleetan zehar kantuan ariko dira goizaldeko orduetan. Hala ere, egun horien aurretik entseguetan elkartzekoa asmoa dute. Entsegu horiez eta beste hainbat gaiz hitz egiteko batzarra da barikukoa. “Batzarrean bertan aurtongo Marijesien betebeharrak finkatuko ditugu, aurtem indarrean dagoen arautegia (COVID) kontuan hartuta”, zehaztu dute.