Miodrag Vlahovic Montenegroko politikaria Batzarretxean egon da
Montenegroko independentziarako erreferendumaren negoziatzailea izan zenak Gernika-Lumoko Arbola Zaharra bisitatu du.
Montenegroko independentziaren errerenduma negoziatzeagatik nazioartean ezaguna egin zen Miodrag Vlahovic Montenegroko politikariak Batzarretxea bisitatu du.
Nazioartean gaurkotasun handia daukan Balkanen eta Europako Batasunaren arteko egoerari buruz berba egitera hurreratu da Bizkaira. Izan ere, Europako Alderdi Demokratak Bilbon eskainiko duen mintegi batean parte hartuko du Balkanetako politikariak.
Europako ekialdean “erreferentzia handiko” politikaria denari ongietorria eman dio Ana Otadio Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak. “Europan estatu baten azken independentziaren negoziatzaile nagusia izan zen, eta bere herrialdea Nazio Batuen Erakundeko eta NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko kide moduan onartzeko prozesuaren buru izan zen”, azaldu du Otaduik.
Batzar Nagusietako lehendakariak Batzar Nagusien egoitzaren leku interesgarrienak erakutsi dizkio Montenegroko politikariari, Gernikako Arbola kasu. Bertan, aurreskua dantzatu diote, eta Vlahovic-ek ohorezko liburua sinatu du.