Kultura planetarioa familian lantzeko hitzordua
Tailerra antolatu du Euskal Herria museoak; bihar [azaroaren 14an] egingo dute, 11:30ean hasita
Igandeak Euskal Herria museoan igarotzeko aukera izango dute familiek bihar. Hain zuzen, familian egiteko eta 6 eta 12 urte arteko umeei zuzendutako tailerra antolatu dute oraingoan. Es-Kultura-Planetarioa du izena tailerrak, eta giza harremanak, ulermena, komunikazioa eta gizartea eta gizakiak planeta ulertzeko eta harekin harremantzeko bideak aztertu eta landuko dituzte familiek.
Tailerra 11:30ean hasiko da, eta izen-ematea doakoa da. Hain zuzen, museoa@gernika-lumo.net helbidera idatzita edo 94 627 02 13 zenbakira deituta eman daiteke izena.