Topiko sexistak hausteko antzezlana
Umeei zuzendutako obra da 'Futbolariak eta printzesak', eta Busturiko liburutegian antzeztuko dute azaroaren 12an.
![](https://busturialdea.hitza.eus/site/files/2021/11/futbolariak2.jpg)
Esketx moduko eszena laburren bitartez, topiko sexistekin hautsi nahi duen haur eta gaztetxoentzako komedia azkarra ikusi ahalko da azaroaren 112an, 18:00etan, Busturiko liburutegian.
Odei eta Lur klasetik ihes egin duten neska eta mutila dira. Besteengandik ezberdin sentitzen dira, ez dituztelako neska ala mutil bati egozten zaizkion arauak bete nahi. Lurrek Lur izan nahi du; Odeik, Odei, inork esan gabe nola jokatu behar duten; mutila izateagatik futbolean jokatu behar duen ala neska izateagatik printzesak atsegin behar dituen. Libre izan nahi dute, adierazi, bizi eta sentitzeko, eta hori da Jon Zubiaga eta Olatz Pagaldaik antzezlanean erakutsiko dutena.
FITXA TEKNIKOA:
- Testua eta zuzendaritza: Galder Perez
- Aktoreak: Jon Zubiaga eta Olatz Pagalday
- Argazkiak: Ilara
- Ekoizpena: Eidabe
- Diseinua: Biko Komunikazioa
Adina: 7-13 urte
Iraupena: 50 minutu