EH Bilduk deialdiak egin ditu astebururako Gernika-Lumon eta Bermeon
Zapatuan ekitaldia egingo dute Gernika-Lumon. Bermeon, berriz, konpromiso eguna antolatu dute domekarako.
Azaroaren 20an Lortu arte! lelopean Bilbon egingo duten manifestaziora begira, EH Bilduk bi deialdi egin ditu astebururako.
Zapatuan, Gernika-Lumon, ekitaldia egingo dute; 19:00etan, Merkurio iturrian.
Bermeon, berriz, konpromiso eguna antolatu dute domekarako. “Euskal Herri aske baten bidean urratsak emateko prest dauden herritarrak batu gura ditugu. Horretarako jaio ginan eta zorretan gaude: nazio aske, justu, feminista, ekologista, antifaxista, euskalduna eta bakeaz konprometituta gaude. Ez dugu etsiko hori lortu arte!”, adierazi dute Bermeoko EH Bilduko zinegotziek.
12:00etatik 13:45era bitartean, herritarrek banaka edo taldeka argazkiak ateratzeko aukera izango dute Lameran. Gero, 14:00etan, San Migeleko eskaileretan Idurre Bidegurenek berbaldia eskainiko du. Konpromiso egunari amaiera enateko argazki erraldoia egingo dute eskaileretan.