Berbalagunen udazkeneko lehiaketa martxan dago
Azaroaren 26ra arte parte hartu daiteke. Bi eratara erantzun daiteke: sarean edo paperean.
Bermeoko Berbalagun egitasmoaren udazkeneko lehiaketan parte hartu gura dutenek azaroaren 26ra arte izango dute horretarako aukera.
Antolatzaileek azaldu dutenez, “arin erantzuteko” lau galdera dira udazkeneko lehiaketakoak, “momentu batean erantzutekoak”.
Jasotako erantzun guztien artean Bermeoko produktuekin osatutako lote bat zozkatuko dute. Bi eratara erantzun daiteke: sarean edo paperean. Papera aukeratzen dutenek, erantzun eta gero, horren argazkia bidali ahalko dute wahatsappez 607 60 95 80 telefono zenbakira edo Euskal Gunean utzi ahalko dutela zehaztu dute, Berbalagun buzoian.
Ohi legez, 16 urtetik gorako edozein herritarrek parte hartu dezake, Berbalagun kide izan edo ez.