Lau kirol ikastaro antolatu ditu Ajangizko Udalak
Pilates, yoga, fitpilates eta umeentzako skate ikastoaroak antolatu ditu udalak. Horietan parte hartzeko aurretiaz izena eman beharko da, eta hori egiteko azken eguna da azaroaren 22a.
2022rako lau kirol ikastaro antolatu ditu Ajangizko Udalak. Pilates, yoga, fitpilates eta umeentzako skate ikastoaroan parte hartzeko aukera izango dute ajangiztarrek.
Taldeak osatzeko, gutxienez bost pertsonako taldea eta gehienez hamabost pertsonakoa sortu beharko da.
Kirol ikastaroetako batean parte hartzeko aurretiaz izena eman beharko da, eta hori egiteko azken eguna da azaroaren 22a. Horretarako, udaletxera deitu beharko dute, 08:00etatik 15:00etarako tartean: 94 625 19 13. Izena emateak urte osoko konpromisoa suposatzen duela adierazi dute antolatzaileek, eta, gaineratu dute herrian erroldatuta daudenek izango dutela lehentasuna.
Egunak eta orduak. Beatriz Valenciak zuzenduko ditu pilates eta fitpilates ikastaroak martitzen eta eguenetan; pilates 19:30ean hasiko da eta 20:5ean amaitu, eta fitpilateseko ikastaroa, berriz, 20:30ean hasiko da 21:15ean amaitzeko.
Yogako ikastaroa Uniyogako kideek gidatuko dute, martitzen eta eguenetan, 17:45etik 19:15era bitartean.
Umeentzako Skatea barikuetan izango da, 18:30etik 19:30era, Club Deportivo Rueditas taldekoekin.