Erorikoak izanez gero zelan jokatu behar duten ikasi dute adinekoek
Gernika-Lumoko adinekoek erortzeko duten arriskua balioesten ikasi eta erorikoak izanez gero zelan jokatu behar duten ikasi dute gaur, Gurutze Gorrikoen egoitzan.
Erortzeko duten arriskua balioesten ikasi eta erorikoak izanez gero zelan jokatu behar duten ikasi dute gaur, Gernika-Lumoko adinekoek, Gurutze Gorrikoen egoitzan.
Erorikoen prebentzioa izeneko tailer monografikoa zuzendu dute Asier Lopez eta Janire Atxikallende IMQ Igurco Forua egoitzako fisioterapeutak eta psikologoak, eta euren azalpenak adi-adi jarraitu dituzte nagusiek.
Gurutze Gorriaren tailerrak adinekoen hauskortasuna hautematea izan du helburu. Horrez gainera, erorketa baten ondorioen balorazioari buruzko prestakuntza ere jaso dute nagusiek. Adinekoa erori bada eta altxatzea eragozten dion lesiorik ez badago, lurretik zelan altxatu behar dien erakutsi diete.
Tailerrean gainera, adinekoei giharrak indartzeko eta erorikoak saihesteko oreka lantzeko zein ariketa egin behar duten erakutsi diete.