Basogintza ereduei buruzko aholkularitza saioa, Muxikan
Hiru saiotan lehenengoa izango da eguenekoa, eta Bizkaiko basogintza eta ekoizpenerako zuhaitzen landaketari buruzko informazioa emango du Keko Alonsok.
Bisizare Busturialdeko Garapen Iraunkorrerako Elkarteak eta Muxikako Udalak Eta orain zer? Basogintza aukerei buruzko saioa antolatu du eguenerako . 18:00ean jarri dute hitzordua Zubieta Errotan.
Keko Alonso biologoa eta Besaia proiektuaren eta Kolore Guztietako Basoak elkartearen kideak gidatuko du baso jabeei zuzenduta dagoen lansaioa. Euren lursailetan “gerturako produkzioetara saltoa eman” edota epe ertain edo luzera “kalitatezko egurraren aldeko apustua egin” gura dutenei aholkularitza saioa eskainiko die.
Hiru saiotan lehenengoa izango da eguenekoa, eta Bizkaiko basogintza eta ekoizpenerako zuhaitzen landaketari buruzko informazioa emango die bertaratzen direnei. Halaber, baso dibertsitateari buruz ere ariko dira berbetan. Muxika, Gorozika eta Ibarruriko herritarrei saioan parte hartzeko deia egin diete Muxikako Udalak.
Bigarren saio informatiboa azaroaren 5ean egingo dute, eta azaroaren 25erako jarri dute ikasitakoa praktikan jartzeko eguna; izan ere, basogintza eredu desberdinak eta saio teorikoetan ikasitakoa praktikan jartzeko irteera egingo dute egun horretan.