Goi Zalekoak Izkin egon dira
Ibilbidea Korresen hasi zuten, eta Soila, Muela eta Peña del Santo igaro zituzten. 17 kilometroko ibilbidea sei ordu inguruan eta "giro bikainean" egin zuten.
Goi Zale mendi taldekoek Izki parke naturala bisitatu dute. Irailean Gernikatik Gernikara artean ibili eta gero, urteko bigarren irteera egin zuten domekan, eta 38 lagun batu ziren bertan.
Ibilbidea Korresen hasi zuten, eta Soila (994m), Muela (1.059m) eta Peña del Santo (1.037m) igaro zituzten. 17 kilometroko ibilbidea sei ordu inguruan eta “giro bikainean” egin zuten. Goizean euri-lanbroa eta mendien tontorretan behe-lainoa izan bazuten ere, Izki “leku zoragarria” dela diote Goi Zalekoek: “Lekua zoragarria da, bikaina, oinez egiteko ibilbide ederra. Euri-lanbroa egin zuen goizean eta behe-lainoa egon zen egun guztian zehar. Gainetan ez genuen askorik ikusten, baina pozik gaude. Irteera pozik amaitu genuen”.
Hurrengo hitzordua azaroaren 20rako jarri dute: Bilbotik Laudiora joango dira. Pagasarrin hasi, Ganekogorta igaro eta Laudion amaituko dute ibilaldia. Abenduan, berriz, Ilunzarrera igoko dira.