Europako 20 herrialdetako enbaxadoreek Batzarretxea bisitatu dute
Diplomazia Taldearen ordezkaria den Robert Krmelj Esloveniako enbaxadoreak sinatu du ohorezko liburuan. Batzar Nagusien egoitzako aretoak bisitatu dituzte lehenengo, eta Otaduik egoitzaren garrantzi historikoa azaldu die, baita Gernikako Arbolak euskaldunentzat daukan esanahia ere.
Europar Batasuneko Diplomazia Taldeak eta Europar Batzordeko ordezkariek Gernika-Lumoko Batzarretxea bisitatu dute gaur, EBko lehendakaritza kontseiluak antolatutako bidaia batean. Hain zuzen, Europako 20 enbaxadorek ezagutu dute Bizkaiko Batzar Nagusien egoitza.
Ana Otadui Batzar Nagusietako presidenteak egin die harrera enbaxadoreei, eta Diplomazia Taldearen ordezkaria den Robert Krmelj Esloveniako enbaxadoreak sinatu du ohorezko liburuan. Europako ordezkaritza hurrengo hauek osatu dute: Esloveniako, Austriako, Eslovakiako, Finlandiako, Danimarkako, Alemaniako, Kroaziako, Estoniako, Herbeheretako, Suediako, Greziako, Portugalgo, Maltako, Lituaniako, Zipreko, Letoniako, Bulgariako, Hungariako, Luxenburgoko, Irlandako eta Poloniako enbaxadoreek. EBko estatu kide horretako ordezkariekin batera Maria Angeles Elorza Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanertarako Idazkari Nagusia eta Mikel Anton Europako Gaietarako zuzendaria etorri dira.
Batzar Nagusien egoitzako aretoak bisitatu dituzte lehenengo, eta Otaduik egoitzaren garrantzi historikoa azaldu die, baita Gernikako Arbolak euskaldunentzat daukan esanahia ere.