Basogintza eredu desberdinak landuko dituzte, eguenean, Lizeo Antzokian
Basogintza eta egurgintza eredu desberdinak jorratuko dituzte eguenean, Lizeo Antzokian; 19:00etan jarri dute hitzordua, eta herritarrei bertaratzeko deia egiten diete Basos taldeko antolatzaileek.
Arturo Elosegirekin eukaliptoak ingurumenean duen eragina irailean aztertu eta gero, adituen mahai ingurua antolatu dute oraingoan. Hain zuzen, Oskar Azkarate Baskegurreko zuzendaria, Aitziber Sarobe Naturkoneko kidea, Markel Arriolabengoa Errez eta Tantai kooperatibetako kidea eta Aitor Onaindia Basoa Fundazioko kidea bertaratuko dira udalerria. Eurekin basogintzan eta egurgintzan existitzen diren eredu desberdinak ezagutuko dituzte saiora bertaratzen direnek. Saioa moderatzeaz, Onintza Enbeita arduraduko da.