Alluitz de Bilbaok zazpigarren egin du Autonomien arteko Txapelketan
Gernikako Arin Arin taldeko kadeteak 11 minutu eta bi segundotan egin ditu probako 3.000 metroak, erdifonfoaren promesa gisa aldarrikatuz bere burua. Hala ere, Cuencara marka pertsonala gainditzeko asmoagaz joan zen arren, segundo bakarragatik ez zuen helburu hori lortu.
Euskadiko selkzioarekin lehiatu du Alluitz de Bilbaok Cuencan (Espainia) jokatu den Estatuko selekzio autonomikoen txapelketa. Atleta kortezubitarrak zazpigarren postua lortu du 16 urtez azpiko 3.000 metroko finalean. 11 minutu eta bi segundoko denborarekin, erdifonfoaren promesa gisa aldarrikatu du bere burua.
Euskadiko selekzioarekin lehenengoz lehiatu du De Bilbaok eta, Cuencara marka pertsonala gainditzeko asmoagaz joan zen arren, segundo bakarragatik ez zuen helburu hori lortu. Dena den, azken urteetan izan duen garapena izugarria izan dela aipatu dute entrenatzaileek, eta Espainiar estatuan 16 urtez azpikoen artean onenetakoa dela erakutsi du asteburuan.
Hogei atleta Berangon. Bestalde, zapatuan Berangon jokatu den Milla Klasikoan parte hartu zuten eskualdeko hainbat atletak. Tximista taldeko Lorea Erekatxo bermeotarrak lehenengo egin zuen bere kategorian, 20 urtez azpikoetan. Taraskako Leire Munitis laugarrem izan zen 12 urtez azpikoetan. Gernika Atletismo Taldetik ere hogei bat atleta izan ziren Berangoko proban, eta taldeko arduradunek azaldu dutenez, maila ona erakutsi zuten. Diana Ilauk egindako lasterketa azpimarratu du Gernika Atletismo Taldeak.