Aisialdietako jarduerak dinamizatzeari buruzko ikastaroa jarri du martxan Lanbidek
Ume eta gazteentzako hezkuntza aisialdietan jarduerak dinamizatzeari buruzko ikastaro bat jarri du martxan Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak. Ikastaroa egiten dutenek profesionaltasun ziurtagiria jasoko dutela adierazi dute antolatzaileek.
160 orduko iraupena du ikastaroak eta horietatik 150 ordu teorikoak izango dira; gainerakoak alde praktikoa lantzera bideratuko dituzte. Azaroaren 16an ekingo diote ikastaroari Barrutialde ondoko Madariene baserrian, eta maiatzaren 14ra bitartean iraungo du. Zapatu eta domeketan goizez eta arratsaldez izango da, eta euskaraz eskainiko dute.
Lanbidek zuzendutako ikastaroak 15 pertsonentzako leku mugatua du, eta izen ematea zabalik dago. Parte hartzeko, 18 urte eduki beharko dira, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua eduki beharko da. Informazio gehiago gure izanez gero, 94 625 57 58 telefonoa jarri dute martxan, baita administrazioa@lanbide-ekimenak.eus helbide elektronikoa ere.