Busturialdeko Neska Gaztiek Baterajotzea aurkeztuko dute barikuan, Astran
Busturialdeko Neska Gaztiek emakume taldeak Euskal Herriko neska gazteek urriaren 9an eta 10ean Elizondon egingo duten Baterajotzea aurkezteko ekitaldia antolatu dute barikurako. 19:00etan Astran jarri dute hitzordua, eta eskualdeko neska gazteei bertaratzeko deia egin diete. Aurkezpenaren ostean, Sutam taldearen kontzertua egongo da.
Mugimenduan gaude, lurrikara gara! lelopean elkartuko dira neska gazteak Elizondon, eta bertara joan gura dutenek aurretiaz izena eman beharko dute. Busturialdeko Neska Gazteen Instagram kontuan dagoen loturan izen eman beharko da.
Elizondon hitzaldi, tailer zein aisialdirako eskaintza zabala egongo da, betiere, egunerokoa, ikuspegi feministatik landuta. Izan ere, Euskal Herriko Neska Gazteak neska gazteen problematika zehatzak mahaigaineratzeko eta elkarregaz saretzeko beharren ondorioz elkartu ziren. Bi helburuak oinarri hartuta, harremanak sendotu eta sarea ehundu dute ekimen desberdinen bitartez. Helburu horregaz batuko dira oraingoan ere.