Zumba ikastaroetan izena eman daiteke Kortezubin
Zumba ikastaroetan parte hartzeko aurretiaz izena eman beharko da, eta hori egiteko azken eguna da irailaren 27a.
Iazko legez, hamahiru urtetik gorakoentzako zumba ikastaroak antolatu ditu Kortezubiko Udalak abendura arte, denboran luzatzeko aukeragaz. Taldea osatzeko gutxienez sei pertsonako taldea eta gehienez hamabi pertsonakoa sortu beharko da.
Zumba ikastaroetan parte hartzeko aurretiaz izena eman beharko da, eta hori egiteko azken eguna da irailaren 27a. Zehaztu dutenez, herrian erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna. Hori dela eta, izena ematerakoan errolda ziurtagiria aurkeztu beharko da.
Ikastaroen prezioa izena ematen duten pertsona kopuruaren araberakoa izango dela eta herrian erroldatuta ez daudenek gehiago ordaindu beharko dutela zehaztu dute. Hiru hilabeteak batera ordainduko dira.
Saioak herriko frontoian izango dira, martitzen eta eguenetan, 20:00etatik 21:00etara. Hala ere, egun batean bakarrik joateko aukera ere izango dute izena ematen dutenek. Ikastaroen lehen eguna urriaren 5a izango da, eta pandemia dela-etaosasun neurriak errespetatu beharko dira. Parte hartzaile guztiek maskara jantzita eta esterilla ere eraman beharko dute etxetik.