Kirol Patronatuak adin guztietarako 17 kirol ikastaro eskainiko ditu urritik aurrera
Gernika-Lumoko Kirol Patronatuak 2021-2022 denboraldirako hamazazpi ikastaro eskainiko ditu aurten.
Gazteenentzako lau ikastaro prestatu dituzte: judo, eskalada, skate eta pilota. Gazte eta helduentzako, berriz, hamahiru; mantentze gimnasia, GAP, kardiobox, pilates, defentsa pertsonala eta aquagym ikastaroak antolatu dituzte besteak beste.
Gimnasia erritmikoan, skatean, yogan, defentsa pertsonalean, pilota eskolan, eskaladan eta pilateseko ikastaroetan izena emateko epea irailaren 26ra artekoa da.
Mantentze gimnasian, GAPen, bikingen, fitness funtzionalean, hirugarren adineko ikastaroetan, kardioboxen, zumban, aquagymen eta body training ikastaroetan parte hartzeko, berriz, ez da beharrezkoa izena ematea. Azken hauetan parte hartzeko eguneko sarrera, hamar euroko bonoa edota hilabetekoaa eskura daitezke. Hauetako bakoitzaren erreserbak online egin behar dira, www.gernika-lumo.eus udal atariaren bidez.