Euskal lurraldea goitik behera zeharkatzen ari dira, euskal presoen alde
Aurten ere, Sarek euskal presoen urruntze politiken kontrako bizikleta itzulia antolatu du, ‘Ibilian-ibilian etxerako bidean’ lelopean.
Egitasmoaren antolatzaileek adierazi dutenaren arabera, ekimen horren jomuga “hirukoitza” da: batetik, urruntze politikagaz guztiz bukatzea; bestetik, ostera, gradu progresioaren garapen normalizatua ahalbidetzea, bestalde, legedi arrunta aplikatuz, euskal presoak dagokien etxerako bidea har dezaten urratsak ematea”.
Itzulia hiru egunetan burutzen ari dira: lehenengoan, gaur bertan, Garestik Oionerainoko arteko bidea egin dute, 82 kilometroko etapan; bigarrenak, gaur bertan, gure eskualdea ukituko du, Sopelatik Mundakara artean gauzatuko baita, 43 kilometro osatu ondoren; hirugarren eta azken tartea, ostera, Zumaiatik Donostiara artekoa izango da.
Gipuzkoako hiriburua “goitik behera” zeharkatuko dutela aurreratu dute, 69 kilometroko etapa batean.