Gernikarte modu digitalean dator aurten
Artea herritarren eskura ipini asmoz, QR kodea duen kartela sortu dute. Kode horren bitartez, Busturialdeko 30 artista baino gehiagoren lanak ikusi daitezke
Arte konektatua da aurten Gernikartek dakarrena. Uztailaren 16tik irailaren 17ra bitartean, Busturialdeko 30 artista baino gehiagok beraien lanak erakutsiko ditu Gernika-Lumoko Kultur Etxeak. Hain zuzen, artea kalera ere aterako dute, herritarren eskura jarri asmoz. Mihiseak, argazkiak, eskulturak… Danetariko lanak biltzen ditu Gernikarte 2021 erakusketak, eta Iraia Ladislaok diseinatutako kartelean dagoen QR kodea eskaneatuta, Gernikarten parte hartu duten artisten emaitzak ikusi ahalko ditu edonork.
Horrez gain, Maria Vallejo artista gernikarrak prestatu duen erakusketaren bertsio propioa ikusi ahalko da Erakusleihoa espazioan (tren geltokiaren ondoan).
Umeei zuzendutako lehiaketa. Era berean, erakusketari bestelako zabalkundea eman asmoz, Gernika-Lumoko merkatarien elkarteak 12 urte arteko umeei zuzendutako lehiaketa antolatu du. Artista bat zara! izenburupean, neska-mutilek erakusketa horretako lanen interpretazioa egin ahalko dute, Borja Urionak sortutako txantilioietatik abiatuta.
GERNIKARTE 2021
–ARTISTAK–
- Aitor Arana
- Angela Lopez
- Beatriz Quintanilla
- Belen Foruria
- Borja Uriona
- Eulogio Omaetxebarria
- Fernando Malaxetxebarria
- Gema Uriarte
- Gema Intxausti
- Iñaki Unamuno
- Ionan Berasaluze
- Iraia Ladislao
- Jesus Burgos
- Jesus Diez
- Jon Ber
- Jose A. Uriguen
- Juanjo Aretxederreta
- Julen Munitis
- Lide Kaltzada
- Luis Iriondo
- Maitane Azurmendi
- Mari Mar Agirre
- Marije Dapousa
- Olatz Landa
- Ricardo Abaunza
- Rosa Mari Sanchez
- Ruben Petralanda
- Jose Ramon Erezuma
- Ube
- Tasio
- Jesus Ladislao
- Maria Vallejo
- Zulema Fernandez