Euriari gogor eutsi dio Danona Doneak
Modu alternatiboan eta auzolanean oinarritutako ekimen honen laugarren edizioa egin dute.
Egunotan haizete bortzitzak eta eurite mardulak egin arren, beste urte batez ere Danona Donea jaialdi alternatibo eta eklektikoa ospatu dute Mundakan. Egitasmo horren laugarren edizioa da aurtengoa eta, arinagokoetan legez, uztailaren 13ko eguna mantendu gura izan dute.
Eguneko egitaraua autogestioan eta ekarpen boluntarioan oinarritu da eta, horrenbestez, bertaratutako parte-hartzaile bakoitzak erabaki du ekimenari zer eman ahal izan dion. Aipatutako eguraldi traketsa dela eta, baina, Santa Katalinako landatik Basamortu kaleko estalpeetara mugitu dira parte-hartzaileak