Irailaren 3tik 5era jokatuko dute Euskal Kopa
Lointek Gernika Bizkaia da egungo txapelduna. Talde gernikarrak Araskiren kontra jokatuko du irailaren 3an, eta irailaren 5ean, berriz, IDKren kontra.
Iazko irailean Lointek Gernika Bizkaiak Gernika-Lumora ekarri zuen Euskal Kopa, eta aurten titulua berresteko erronkari aurre egin beharko diote. Irailaren 3tik 5era lehiatuko dute, Durangoko Landakon. Partidu guztiak 18:00etan hasiko dituzte.
Gaur aurkeztu dute txapelketa eta baita zozketa egin ere. Lointek Gernika Bizkaiak Araskiren kontra jokatuko du irailaren 3an, eta irailaren 5ean, berriz, IDKren kontra. Hain zuzen ere, horixe da aurtengo berritasuna, formatua aldatu egin dute, eta triangular moduan antolatu dute eta ez ohiko finalaurreko eta final formatuan.