Artista gernikarrak 1999an dahaitzan eman zion bere koadroa Bakearen Museoari, eta orain, aldi baterako utzio dio udalak Nazio Batuen Erakundeari. Gaur NBEren Ginebrako egoitzan sinatu dute akordioa Gorroñok eta Rojasek.
Gernika-Lumoko alkate eta Bakearen Museoa Fundazioko presidente Jose Maria Gorroñoren eta Nazio Batuen ordezkari eta Bakearen Unibertsitateko errektore Francisco Rojasen arteko akordioari esker, Sofia Gandarias (1951-2016) artista gernikarraren Paloma ensangrentada obra Nazio Batuen Erakundeari utzi dio udalak.
Artista gernikarrak 1999an dahaitzan eman zion bere koadroa Gernika-Lumoko Bakearen Museoari, eta orain, aldi baterako utzio dio udalak Nazio Batuen Erakundeari. Hain zuzen ere, gaur Nazio Batuen Erakundearen Ginebrako egoitzan sinatu dute akordioa Gorroñok eta Rojasek.
Bakearen aldeko oihua da Gandariasen lana, 1937ko apirilaren 26an Gernikako bonbardaketa islatzen duena. Pieza Gernikako suntsipena irudikatzen duen triptiko batek eta Gandariasek margotutako bost zirriborro edo prestaketa-lanek osatzen dute.
Zazpi metroko luzera eta bi metroko altuera izanik, Picassoren Gernika obraren antzeko tamaina duen lana da margolari gernikarrarena. Picassoren lanaren gai bera jorratzen du gainera, baina kolore oso desberdinekin, gorria eta beltza direlako lanaren protagonista nagusiak, “odolaren eta suntsipenaren erakusgarri”. Izan ere, 1937ko apirilaren 26an Alemaniako legioak eta Italiako legioko hegazkinek Gernikan eragindako suntsipena deskribatzea zen gernikarraren asmoa.