Gizon bat hil da Ibarrangelun, Antzorako harkaitzetara erorita
Atzo arratsaldean adineko gizon bat hil zen Ibarrangelun, Antzora auzoko harkaitzetan hamar metrotatik behera erori ondoren. Lau eta erdiak aldera gertatu zen istripua.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, erorikoaren ondorioz, gorpua ur gainean geratu zen, eta Ertzaintzaren helikoptero batek erreskatatu behar izan zuen gorpua, “lehorretik erreskatatzeko zailtasunak ikusita”.