"Lau egun eta hamaika bizipen" bertso barnetegian
Gorozikako aterpetxean 18 gazte, eta barnetegiko begirale eta sukaldariak elkartu dira aurten udako bertso barnetegian.
Bertsoak, kantuak, umorea eta lagunak batu ditu udako bertso barnetegiak. Gorozikako aterpetxean 18 gazte, eta barnetegiko begirale eta sukaldariak elkartu ziren ekainaren 28tik uztailaren 1era bitartean, eta talde “ederra” osatu zuten: “Lau egun eta hamaika bizipen utzi dizkigu aurtengoan ere udako bertso barnetegiak”.
Ekainaren 28an heldu ziren Gorozikara, eta hainbat ekintza egin zituzten uztailaren 1era bitartean. Bertso barnetegia izanda, egunero bertso eskolan elkartu ziren, “kideekin kantatu eta ondo pasatzeko”.
Egindako ekintzen artean, kantu bat sortu eta grabatu zuten, Oskar Estangaren laguntzagaz.
Horrez gain, Ander Lipusekin jendaurrekotasuna landu zuten eta gai jartzailetzari buruzko gakoak ikasi zituzten. Beste ekintzen artean, Mundakara joan ziren egun pasa, eta bertso bazkariaz ere gozatu zuten, Onintza Enbeita eta Etxahun Lekuegaz.