Lekeitioko atxiloketak salatzeko elkarretaratzea egin dute Gernikan
Jardun Kordinadorak deituta, Lekeitioko atxiloketak salatu eta amnistiaren alde egin zuten atzo.
Lekeitioko atxiloketak salatzeko eta amnistia aldarrikatzeko elkarretaratzean elkartu ziren atzo iluntzean, Gernika-Lumoko Merkurion; 20:00etatik 20:30era egin zuten elkarretaratzea.
Jardun Kordinadorak estatuko “indar errepresiboek” burututako atxiloketak salatu ditu: “Beste behin, estatu faxisten zapaltze gaitasuna agerian geratu da. Oraingo honetan Lekeition, estatuko indar errepresiboen bitartez burututako bi gazteren atxiloketekin. Bi gazte hauen etxeak miatu dituzte Auzitegi Nazionalaren agindupean. Jardun Kordinadora osatzen dugun eragileok argi daukagu errepresioa estatuaren eta indar polizialen mehatxua dela euskal Herri langilea geldiarazteko”.