'Zubiak' seriearen kapitulu bat proiektatuko dute Lizeo Antzokian
Juan Mari Jauregi ETAren biktimaren istorioa kontatzen duen ikus-entzunezkoa eguenean ikusi ahalko da Lizeo Antzokian. Maixabel Lasa Eusko Jaurlaritzaren Biktimen Arretarako zuzendari ohia eta Jauregiren alarguna bertaratuko da udalerrira.
Gogoan por una memoria digna elkarteak antolatuta, Jon Sistiaga eta Alfonso Cortes Cavanillasen Zubiak izeneko seriearen kapitulu bat proiektatuko dute eguenean, 19:00etan, Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian.
Juan Mari Jauregi ETAren biktimaren istorioa kontatzen du, Maixabel Lasa bere alargunak eta Ibon Etxezarreta hiltzaileak kontatuta. Jauregi politikaria izan zen, Gipuzkoako Gobernadore zibila eta PSE-EEko zinegotzia Tolosako Udalean, eta ETAk tiroz hil zuen.
Seriearen kapitulua ikusita, Fabian Laepadak bideratutako duen solasaldian batuko dira bertaratzen direnak. Hain zuzen ere, Maixabel Lasa Eusko Jaurlaritzaren Biktimen Arretarako zuzendari ohia eta Jauregiren alarguna bertaratuko da udalerrira, bera baita eskainiko duten kapituluko protagonista.