Zolaketa lanak egin dituzte Muruetan
Herritarren irisgarritasuna eta espazioaren kudeaketa eraginkorra bilatu dituzte aldaketekin.
Muruetako Udalak Eleizaldeko aparkalekua eta kanposantu aurreko bidea zolatu ditu. Batetik, Eleizaldeko aparkalekuan ibilgailuentzako 13 aparkaleku plaza berri sortu dira; toki horietako bat mugikortasun urriko pertsonentzako egokitu dute.
Udalarentzat, izan ere, aparkatzeko guneko espazioa ahalik eta modurik eraginkorrenean aprobetxatzea eta, gainera, herritarren irisgarritasuna hobetzea lehen mailako eginbeharrak dira. Bestetik, berriz, kanposantu aurreko bidexka ere zolatu dute. Eraberritze lan horrekin, hilerriko sarrera nagusiko irisgarritasuna hobetzea eta bermatzea bilatu dute.