Eskulan tailerra Forun
Tailerraren helburua tankera honetako jarduerak familian egitea da.
Eskulan tailerra familian egiteko proposamena dakar, gaurko, Foruko Udalak. Ikastaro hau arratsaldeko 18:00tik 19:30etara bitartean egingo dute J. M. Torrealdai Kultur Etxean. 6 eta 12 urte arteko umeentzat pentsatuta dagoen ekimena da, familia giroan eskulanak egiten treba daitezen.
Leku mugatuak egongo dira eta, bizi dugun osasun krisialdi egoera kontuan izanda, prebentzio nahiz segurtasun neurri guztiak hartuko dira. Jarduera hau Foruko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestuta dago.