Busturiko Berbalagun elkarteak bukatu berri den edizioaren nondik norakoak azaldu ditu.
Amaitu da Busturiako Berbalagun taldeak antolatutako Jakin badakigu lehiaketaren bigarren edizioa. Maiatzaren 17tik 28ra bitartean ospatu dute busturiarrek jarduera hau, eta parte-hartzaileek euren jakintza orokorra, hizkuntz gaitasunak nahiz euren herriari buruz dituzten ezagutzak praktikan ipini dituzte.
Bigarren edizio honetan izan dituzten galderak eta erantzun zuzenak Busturiko Udalaren web orrialdean daude ikusgai, kontsultatu gura dituenarentzat. Sariari dagokionez, Praktikatu opari lotea zozketatu zuten joan den martitzenean, hilaren 15ean; irabazlea Bego Eizaga izan da.
Busturiko Berbalagun taldetik adierazitakoaren arabera, Jakin badakigu egitasmoaren hirugarren edizioa udazkenean izango da: urriaren 18tik 29ra artean. Bien bitartean, eskerrak eman dizkiete proposamen honetan parte hartu duten herritar guztiei, guk euskeraz seguru! lelopean.