Unai Argarate Belategik irabazi du Ezetz Jakin lehiaketa
Joan den astean Unai Argarate Belategi izan zen Ezetz Jakin lehiaketako onena. 105 partaideen artean, izan zen onena foruarra.
Maiatzaren 31tik ekainaren 6ra bitartean izan zen onena Argarate, eta Gernika-Lumon gastatzeko 50 euroko bonoa jaso zuen.
Astero zozketaren bidez ematen duten saria Amets Ajuriagoxeaskoa Uruburuk eskuratu zuen, eta 20 euroko bonoa Gernikan gastatzeko eta Praktikatuk emandako materiala jaso zituen.