Bertsolaritza bultzatzen jarraitzeko apustua
Iaz ospatu ezin izan zituzten 23. Bertsolaritzen bertso idatzien lehiaketa eta 33. Garriko Eguna ospatu dituzte aurten Ariatzan. 400 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute.
Egungo egoerari aurre egin eta iaz ospatu ezin izan zituzten 23. Bertsolaritzen bertso idatzien lehiaketa eta 33. Garriko Eguna ospatu dituzte aurten Ariatzan. “Bertsoaren katea ez apurtzeko eta bertsolaritzari jarraipena ematen jarraitzeko iaz egin ez ziren bi egunak bateratuta ospatzea erabaki dugu”, azaldu dute arduradunek.
Aurreko urteetan aurrez aurre egiten zituzten lehiaketak ikastetxeetan landu dituzte aurten 400 ikaslek baino gehiagok. Pandemiaren ondorioz erabaki dute bertsoak ikasgeletan lantzea, ikasleak ez nahasteko asmoz. “Horiek bildu eta epaitu ditugu, saridunak zehazteko”, adierazi dute.
Hori horrela, hiru mailatan banatu dituzte sariak. A mailan, Laia Oleaga (Seber Altube) nagusitu da, eta Ainize Zubia (Urretxindorra) izan da bigarrena; B mailan, Amaia Alzolak (Seber Altube) irabazi du eta Peru Enbeita (Seber Altube) geratu da txapeldunorde; D mailan, berriz, Janire Arrizabalaga (San Fidel) gailendu da, eta haren atzetik Garoa Oleaga (Gernika BHI).
Aipamenak A mailan:
- Manex Ortiz (Barrutia)
- Larraitz Oleaga (Eleizalde Ikastola)
- Euken Bilbao (Urretxindorra)
- Uxue Alvarez (Seber Altube)
- Etxahun Oleaga (Seber Altube)
- Ekhi Zelaia (Seber Altube)
- Ur Ugalde (Mundakako Eskola)
- Naroa Lejarazu (Allende Salazar)
Aipamenak B mailan:
- Uxue Jauregi (Seber Altube)
- Nile Torrealdai (Seber Altube)
- Yuko Alvarez (Gernika BHI)
- Garazi Zubia (Seber Altube)
Aipamenak D mailan:
- Ane Sarduy (San Fidel Ikastola)
- Xabi Gabikagojeaskoa (Gernika BHI)
- Maren del Olmo (Gernika BHI)
Irabazleek domekako sari banaketan kantatu zituzten euren bertsoak, Bizkaiko eskolartekoko finalean aritu zirenei entzun eta gero. “Aurten bestelako sari banaketa izan da. Aforoa zaindu behar genuenez saridunak bakarrik egon dira, eta gurasoek kalean itxaron diete, baina polita izan da”, adierazi dute arduradunek, eta datorren urtean ohiko formatuetara itzul daitekeen edo ez aztertuko dute.