Iñigo Alberdirentzat, Ezetz Jakin lehiaketako saria
106 parte hartzailek lehiatu zuten, eta zozketa bidezko saria Amaia Jaiori egokitu zitzaion.
Martxan dago Ezetz Jakin lehiaketa digitala, eta Iñigo Alberdirentzat izan zen joan den asteko saria.
Maiatzaren 24tik 30era bitartean izan zen onena Alberdi, eta haren izenean, Amaia Kortabitarte lobak jaso zuen Gernika-Lumon gastatzeko 50 euroko saria.
106 parte hartzailek lehiatu zuten aste horretan, eta astero zozketaren bidez ematen duten saria Amaia Jaiori egokitu zitzaion. Praktikatu zerbitzuaren materiala eta 20 euroko bono-saria jaso zituen.