Kultur Etxeko tailerretan egindako eskulanen erakusketa ipini dute
Koronabirusak eragindako ikasturtea izan den arren, ikasleen lanak emaitzak eman ditu. Orain, ikasturtean zehar egindako lan horiek erakusten ipini dituzte.
Koronabirusak baldintzatutako ikasturtea izan den arren, Gernika-Lumoko Kultur Etxeak antolatutako ikastaroek emaitza ugari eman ditu. Ikasle bakoitzak gustukoen duen teknika erabili du ertelanak egiteko. Orain, ikasturtean egindako lanaren emaitzak bildu eta guztira ehun pieza baino gehiago biltzen dituen erakusketa ipini dute Kultur Etxeko erakusketa aretoan: eskulanak, landutako egurrarekin egindakoak, bitxiak, margolanak, marrazkiak… Horiek guztiak ekainaren 28ra bitartean egongo dira ikusgai.