Udako udalekuak egingo dituzte Gernika-Lumon ere
Parte hartu gura dutenek ekainaren 10era arteko epea daukate izena emateko.
15. urtez, Gernika-Lumoko ume eta gaztetxoentzako XV. Udako kaleko kanpamentuak eta Gazte Kanpusa antolatu dituzte. Aurtengo kanpusak, baina, egungo egoerara egokituak izango dira.
Urdaibai Eskola Elkartearen Ehunzango Jolasak aisialdi taldea arduratu da udalekuak antolatzeaz, eta zehaztu dutenez, udako kaleko kanpamenduak 4 eta 9 urte bitarteko ume eta gaztetxoei zuzenduta daude, biak barne. Gazte kanpusa, berriz, 10 eta 14 urte bitartekoei dago zuzenduta, biak barne.
Aurten, hiru hamabostaldi eskainiko dituzte, ekainaren 28tik abuztuaren 6ra arte. Astelehenetik ostiralera izango dira 10:00etatik 13:00etara ordutegian.
Udalekuetan parte hartu gura dutenek ekainaren 10era arte izena eman dezakete kultur etxeko webgunean.