Ekaina kontzertuz beteko dute Musika Eskolako musikariek
Zortzi kontzertu egongo dira aukeran; gutxi gorabehera 30 minutuko kontzertuak izango dira.
Udalaren musika eskolak zuzeneko kontzertuak zikloaren azken kontzertuak eskainiko ditu. Hala, hainbat dira ekainerako antolatu dituzten kontzertuak.
Kontzertu guztien batez besteko iraupena 30 minutukoa izango da, eta segurtasun neurri guztiak hartuta antolatuko direla azaldu dute. Aretora sartzeko atea hasiera ordua baino 15 minutu lehenago zabalduko dute.
Martxotik hasita, zuzeneko kontzertuen aldeko apustua egin dutela diote, orain arte 14 kontzertu egin direla nabarmenduta. Entzuleen balorazioa “oso ona” izan da: “Gustura sentitu dira aretoan ikasle musikarien doinuak entzuten”.
- Bihar (ekainak 2). Txistu eta Soka Txiki, 19:00etan, Santa Eufemia elizan. Sarrera: gonbidapenekin.
- Etzi (ekainak 3). Koro txikiaren kantuak, 18:15ean, Santa Eufemia elizan. Sarrera: gonbidapenekin. (Hileta badago, Andra Mari elizan).
- Ekainak 8 (martitzena). Konboen kontzertua, 19:30ean, Musika eskolako karpan, aulkietan jesarrita.
- Ekainak 9 (eguaztena). Kamara kontzertua, 19:0etan, Nestor Basterretxea aretoan. Sarrera gonbidapenekin.
- Ekainak 15 (martitzena). Haize taldea, 19:00etan, Musika eskolako karpan, aulkietan jesarrita.
- Ekainak 15 (martitzena). Soka eta Flauta taldeak, 19:00etan, Santa Eufemia elizan. Sarrera: librea aforoa bete arte. (Hileta badago, Andra Mari elizan).
- Ekainak 16 (eguaztena). Kankinkabara Txistu Taldeak: Ezpata Dantzaren Zortzikoa. 20:00etan, Santa Eufemia elizan. Sarrera: librea aforoa bete arte.
- Ekainak 22 (martitzena). Arrekatxutxa Taldea, 20:00etan, Santa Eufemia elizan. Sarrera: librea aforoa bete arte.